Bisita hori egin ondotik, senidetza hori lantzeko eta bi herrien arteko harremana bultzatzeko lan talde bat lanean ari da. Helburua Berako Ikastetxeak, musika eskola, kultur eta kirol taldeak Salleskoekin harremanetan jartzea da, elkarren ezagutza bultzatu eta elkarren arteko harremana sortzeko eta sendotzeko.
Hainbat bilera egin ondotik, harremanetan dira herriko lau ikastetxeetako, musika eskolako, bandako eta Gure Txokoa Futbol Taldeko arduradunak, eta bakoitzak bere alorretik, hainbat ekintza proposatu dituzte: ikasleak elkar ezagutzea, musika piezaren bat elkarrekin interpretatzea...
Talde bakoitzak eginen dituen ekintzez harago, udazkenerako topaketa bat egiteko asmotan dira. Aitzinerago zehaztuko dute eguna.