Larunbatean mutxikoak izanen dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 21a, 09:00

Toki Ona Institutuko estalpean izanen dira mutxikoak.

Bortziriak Dantzan ekimenaren barrenean, mutxikoak eta bertzelako dantzak dantzatzeko aukera izanen dute Beran larunbatean, apirilaren 23an, Jaiki Hadi taldearen eskutik. Toki Ona Institutuko estalpean izanen da, 18:00etan hasita. Erdizka Lauetan taldeak antolatu du ekitaldia, Gure Txokoa elkartearen eta Berako Udalaren laguntzarekin.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun