Eskualdeko kirol talde gehienek atseden izan dute Aste Santuan, baina hirugarren mailako Beti Gazte taldeak Portugalete hartu zuen Ortzegun Santu egunean Mastegin. Denboraldiko partida onenetakoa egin zuten lesakarrek eta igoera zuzenean lortzeko borrokan dagoen kategoriako oilarretako batekin berdintzea lortu zuen, bana.
Beti Gazte azkena da sailkapenean eta Portugalete bigarrena, baina alde hori ez zen ikusi Lesakako zelaian. Beti Gaztek hiru jubenil zelairatu zituen hasieratik eta hasiera-hasieratik bizkaitarren atea bilatu zuen. Jokaldi horietako batean sartu zuen Asier Taberna jubenilak lehen gola. Portugaletek atsedenaldia baino lehen berdintzea lortu zuen, penaltiz.
Bigarren zatian ere indartsu aritu zen Beti Gazte eta aukera politak sortu zituen. Azkenean garaipenarik ez, baina banako berdinketa lortu zuen Beti Gaztek.
FUTBOLA
Hirugarren maila
- Beti Gazte 1 (Asier Taberna) – Portugalete 1