Baztan-Bidasoko artisauen azoka Ortzirale Santuan eginen dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko apirilaren 13a

Argitsu elkarteko kideek azokak eginen dituzte ortziralean Lesakan, larunbatean Donezteben eta igandean Amaiurren.

Beheko Plaza inguruan, 10:00etatik 14:00etara

Baztan-Bidasoko artisauek osatutako Argitsu elkarteak apirilaren 15ean, Ortzirale Santu egunen azoka antolatu du Lesakan. Lesakako Beheko Plaza inguruan zenbait postu paratuko dituzte eta 10:00etatik 14:00etara bitxiak, gozoak, xaboi eta ukenduak, enkuadernazioak, egur landuak, makramea, zilarra edo barazkiak ikusteko eta erosteko aukera izanen da, bertzeak bertze. 

Lesakako azokaren ondotik, hilaren 16an Donezteben eta hilaren 17an Amaiurren eginen dituzte azokak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun