Nafarroako Orkestra Sinfonikoak apirilaren 21ean joko du Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 17a, 08:00

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak ortzegun arratsaldean joko du Lesakako Harriondoa kultur etxean.

Ortzegunean 19:30ean Harriondoa kultur etxean

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak kontzertua emanen du apirilaren 21ean, ortzegunean 19:30ean, Lesakako Harriondoa kultur etxean. Emanaldi honetarako sarrerak 6 eurotan salgai daude Lesakako udalaren webgunean.

Cibran Sierraren zuzendaritzapean. Mozarten 25. sinfonia sol menorren eta Haydnen 78. sinfonia do menorren joko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun