Dagoeneko Beti Gaztek badaki hirugarren maila galduko duela, baina etxeko partidetan batez ere lanak eman dizkie arerio gehienei. Ortzegunekoaz gain, bertze bi partida falta ditu denboraldia bukatzeko, Basconia kanpoan eta Barakaldo etxean, eta azken postua uztea du helburu Lesakako taldeak.