Etxalarko turismo bulegoa zabalik egonen da Aste Santuan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 13a, 10:00

Bertze urte batez Miren Vicente Etxalartarra egonen da turismo bulegoan Aste Santuan. Gaur arte 16:00etatik 19:30era egon da zabalik, baina besta egunetan, hau da, apirilaren 14tik 18ra 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara eskainiko da zerbitzua. Apirilaren 19tik 24ra itxita egonen da. Apirilaren 25etik aitzinera berriz ere ohiko ordutegia berreskuratuko du: astelehenetik ortziralera 16:00etatik 19:30etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun