Arantzako Udalaren ekimenez bertako gaztaina berreskuratzeko egiten ari diren proiektuaren barrenean, joan den larunbatean bertze saio bat egin zuten Efren Martin gaian adituarekin. Goizean aitzineko aldietan egindako txertoak nola doazen ikusi eta kimaketa batzuk egin zituzten. Txerto motak ere hizpide izan zituzten eta hori praktikan paratu zuten. Arratsaldean alde teorikoa landu zuten. Taldetxo ederra bildu zen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.