Kirolariek 15 kilometro lasterka, 72 kilometro bizikletan eta azken 10 kilometroa berriz ere lasterka egin behar zituzten. Bixente Igarzabalek 3 ordu, 39 minutu eta 32 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Nafarroako txapelketa nagusian, Saltoki Trikideak taldeko Joseba del Barrio (3.22.38) eta Donibane taldeko Xabier Zarranz (3.37.51) bakarrik izan ziren bera baino bizkorragoak. Beterano mailan, aldiz, lesakarra izan zen bizkorrena.