Aste Santuko besta egunen ondotik, ikastetxeetan oraindik oporretan daudela eta, apirilaren 19tik 22ra Haur Txokoa zerbitzua eskainiko du Lesakako udalak, 2 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua. Gehienez ere 22 haur hartuko dituzte, hurrenkeraren arabera.
Hain zuzen apirilaren 11n eta 12an, astelehenean eta asteartean eman daiteke izena Harriondoa kultur etxean 09:00etatik 14:00etara edo 690 23 00 31 telefono zenbakian (Belen). 15 euroko kuota ordaindu beharko da.
Haur Txokoaren ordutegiari dagokienez, 09:00etatik 13:00etara izatekoa da, baina malgua izanen dela ere adierazi dute.