Bisita gidatuak eskainiko dituzte Aste Santuan Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 10a, 09:30

'Lesaka: gure kulturaren sorterria' bisita gidatuak eskainiko dituzte Aste Santuko oporraldiko ortzirale eta igandetan.

Turismo Bulegoa apirilaren 14tik 24ra irekiko ute eta Burdinaren Museoa ere bisita daiteke

Aste Santuan Lesakan turismo bulegoa irekiko dute. Apirilaren 14tik 24ra herriari eta eskualdeari buruzko informazioa jasotzeaz gain, Burdinaren Museoa ere bisitatu daiteke. Gainera, aurten bisita gidatuak ere eskainiko dituzte. 

Bisita gidatuak ortziraletan (apirilak 15 eta 22, 16:30ean) eta igandetan (apirilak 17 eta 24, 12:00etan) izanen dira. Lesaka: gure kulturaren sorterria izenburuarekin, herriko arkitektura, filmatutako pelikulak, tradizioak, bitxikeriak... azalduko dituzte, euskaraz eta gaztelaniaz. Hasiera-puntua turismo bulegoan (Harriondoa-Komentua) izanen da, dohainik dira (free-tour) eta ordu bateko iraupena izanen dute gutxi gorabehera. Gehienez ere 30 laguneko taldeak izanen dira. Erreserba bi modutara egin daiteke: teknikaria1@lesaka.eus helbidera email bat bidaliz edo 662 64 81 81 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun