Beran egitekoa den Mendi Maratoi Erdia ikusi eta kirolariak animatu bidenabarkoan Larunera mendi irteera antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak apirilaren 10ean. Igandean 07:30ean abiatuko dira Plaza Zaharretik ibilgailuetan eta Maleteraino joanen dira. Handik oinez joanen dira mendizaleak Larunera.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.