‘Matilda’ filma proiektatuko dute apirilaren 10ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko apirilaren 8a

'Matilda' filma emanen dute igande arratsaldean Lesakako Harriondoa kultur etxean.

Tantirumairu ikastolako eta Irain eskola publikoko guraso elkarteek, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta, zinema euskaraz izanen dute apirilaren 10ean, igandean 17:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Zehazki, Matilda filma emanen dute, adin guztietarako egokia den filma. Sarrera 2 euro kobratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun