Ekitaldiz betetako asteburua izanen dute Beran, eta tartean bi merkatu izanen dituzte. Larunbatean, hilabeteko bigarren larunbatero bezala bertako ekoizleen merkatua izanen dute Beralandetan 10:30ean hasi eta 13:30ak arte. Igandean, aldiz, Argitsu Baztan-Bidasoko artisauen elkarteak antolatuta, artisauen azoka izanen da Ricardo Baroja eskolako patioan 10:00etan hasi eta 14:00ak arte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.