Apirilaren 20an hasiko da Igantzin jubiloteka zerbitzua

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 8a, 18:00

Atzo egin zuten Igantzin jubiloteka zerbitzua martxan paratzeko bigarren bilera. 13 lagun bertaratu ziren bilerara, eta zerbitzua asteazkenetan ematea adostu zuten 16:30etik 18:30era. Apirilaren 20an hasiko dira. 

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea jubiloteka zerbitzua Bortzirietako bortz herrietara zabaltzeko lanean aritu da azken asteetan. Martxo bukaeran egin zituzten horretarako bilerak  Arantzan, Etxalarren, eta Igantzin. Arantzan eta Etxalarren lehenengo bileran atera zen taldea, eta Igantzin bigarren bileran erabaki dute zerbitzua aitzinera ateratzea. 

  • Arantza: Astelehenero 16:00etatik 18:00etara bilduko dira Zahar Txokon.
  • Etxalar: Asteartetan izanen dute jubilotekako hitzordua, 16:00etatik 18:00etara Larraburua elkartean. 
  • Igantzi: Asteazkenetan bilduko dira (apirilaren 20an hasita) 16:30etik 18:30era Baratzondon. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun