Lesakako igerilekuetako hidroterapian laguntzeko boluntario bila dabil Bortzirietako Guztiok elkartea

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 8a, 09:00

Bortzirietako Guztiok elkartea boluntario bila dabil, elkarteko neska-mutikoek, Lesakako igerilekuan egiten duten hidroterapia saioetan, gurasoen laguntzarekin egin beharrean, boluntarioekin egin ahal izateko. Boluntario izatera animatzen direnek edo boluntario izan daitekeen norbait ezagutzen dutenek Guztiok elkartearekin harremanean jar daitezke, guztiokbortziriak@gmail.com helbide elektronikoan edo 611 45 52 32 telefono zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun