Mugikorra erabiltzen ikasteko ikastaroa eginen dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 7a, 15:00
Android sistema eragilea duten mugikorrekin eginen da ikastaroa.

Hasiberrientzat, modu praktikoan eta errazean, mugikorraren ezaugarria nagusiak eta ohiko gauzak nola egin erakutsiko dute ikastaroan. 

Apirilaren 27an hasita, asteazken arratsaldetan bilduko dira bortz astez 16:00etan hasi eta 18:00ak arte Etxalarko Kultur Etxean. Ikastaroak 50 euroko balioa du, eta izen ematea 948 635 386 zenbakian egin behar da 16:00ak eta 18:45ak bitartean. 

Ikastaroa Android sistema eragilea duten mugikorrekin eginen da. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun