Ametsa eta Betiko Ametsa abesbatzen kontzertua izanen da Beran larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 6a, 19:00

Irungo Ametsa eta Betiko Ametsa abesbatzek kontzertua eskainiko dute Berako San Esteban elizan larunbatean, 19:30ean. 75 minutu inguruko emanaldia izanen da eta sarrera doakoa da. 

Irungo Ametsa elkarteak dituen koruetako bik emanen dute emanaldia. Alde batetik elkarteko proiektu nagusia den Ametsak, eta bertzetik elkarteko 50 ahots beteranok osatzen duten Betiko Ametsak. Horrekin batera, Iñaki Etxepare biolontxelistak ere parte hartuko du emanaldian. 

Egitaraua: 

BETIKO AMETSA ABESBATZA

  • Stabat mater- Z. Kodály
  • Hor zaude Jesus- J. Urteaga
  • Agur Maria- J. Uruñuela
  • Christus factus est- N. Otaño
  • Eli Eli Lama sabactani-G. D. Bárdos
  • Tenebre factus est- T.L. de Victoria
  • Passio secundum Matheum- T.L. de Victoria

Zuzendaria: Fernando Etxepare.

IÑAKI ETXEPARE- BIOLONTXELO BAKARLARIA

  • Suite Re Mayor BWV 1012- J. Sebastian Bach

AMETSA ABESBATZA

  • Ametsa meza kantatua kororako- Jordi Rigol.

Zuzendaria: Iñaki Etxepare

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun