Bortzirietako Haur Kantarien Topaketa eginen dute apirilaren 9an Lesakan

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Imanol Elizasu izanen dute zuzendari haur kantarien topaketan.

Giltzarri Abesbatzak antolatu du eta Imanol Elizasu izanen dute gidari larunbatean 18:00etan Harriondoan

Musikaz eta dantzaz gozatzeko hilabete dotorea dator Lesakan. Hasteko, larunbat honetan, apirilak 9, Haur Kantarien Topaketa antolatu du Giltzarri abesbatzak, Lesakako udalaren laguntzaz, 18:00etan hasita Harriondoan. Imanol Elizasuren zuzendaritzapean, Bortzirietako 6 eta 12 urte bitarteko haurrak bilduko dira kantatzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun