65 txirrindulari lehiatu ziren DH IrriSarri Bike Txapelketan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 6a, 08:00

Elite mailan hirugarren izan zen Zumai Txoperena Eugi igantziarra

Apirilaren 2an, larunbata, DH IrriSarri Bike Nafarroako Txapelketa jokatu zen Igantziko zen IrriSarri Land parkean. Egun honetan, Bike Park-a txapelketako parte-hartzaileentzat bakarrik egon zen erabilgarri. Lasterketa pista gorritik egin zen. Guztira 65 biker lehiatu ziren eta denborarik onena Martxel Oronozek egin zuen (1.41.23). Bera izan zen M30 kategoriako txapelduna. Leo Cazaux txirrindulariak egin zuen bigarren denborarik onena (1.41.93) eta 23 urtez beheitiko kategorian nagusitu zen. Elite mailan Jon Otamendi gailendu zen (1.42.31) eta kategoria honetan hirugarren izan zen Zumai Txoperena Eugi igantziarra (1.43.77).

SAILKAPENAK

Elite

  1. Jon Otamendi Galardi, 1.42.31
  2. Xabier Ruiz, 1.42.60
  3. Zumai Txoperena Eugi (Igantzi), 1.43.77

Kadeteak

  1. Eneko Ipinza Aranburu, 1.52.29
  2. Asier Leon Aranguren, 1.54.19
  3. Ekhi Mendizabal Rodriguez, 1.54.91

Junior

  1. Alexix Salaun, 1.44.09
  2. Oxel Minguez Zangitu, 1.48.99
  3. Martin Gibelalde Garate, 1.52.10

Emakumeak

  1. Naroa Prieto Cuesta, 2.11.07
  2. Haizea Prieto Cuesta, 2.18.81

M40-M50-M60

  1. Mario Adan Ceballos, 2.24.82

23 urtez beheitikoak

  1. Leo Cazaux, 1.41.93
  2. Patxi Casemajor, 1.42.12
  3. Ekhi Munduate, 1.45.94

M30

  1. Martxel Oronoz, 1.41.23
  2. Markel Uriarte Urrutia, 1.44.14
  3. David Ramirez Almendros (1.58.00)4

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun