Arantzan eginen dute Nafarroako bertso eskolen asteburua maiatzaren 21ean eta 22an

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 6a, 09:00

9 eta 18 urte bitarteko gazteak elkartuko dira Arantzan.

Udaberriarekin bat egiten dituzte urtero Nafarroako bertso eskoletako topaketak. Aurten Arantzan elkartuko dira 9 eta 18 urte bitarteko bertso eskoletako gazteak bi taldetan banatuta, lehen hezkuntzakoak alde batetik, eta bigarren hezkuntzakoak bertze aldetik. 

Internet bidez eman beharko da izena galdetegi hau beteta, apirilaren 7tik 26ra bitartean. 2021eko Negulekuetan izena eman zuten ikasleek aukera izango dute apirilaren 4tik 6ra bitarte ere izena emateko.

Bertso Eskolen sarea osatzen duten gazteen arteko harremana bultzatu eta elkar ezagutza sustatzeko helburua du egonaldiak, eta ondorengo egitaraua izanen dute:

Maiatzaren 21a:

  • 11:00etan ongi etorria eta ezagutza jolasak. 
  • 11:30ean hamaiketakoa. 
  • 12:00etan mendi txangoa. 
  • 16:00etan denbora librea. 
  • 17:00etan Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. 
  • 20:30etan afaria. 
  • 22:00etan Bingo musikatua lehen hezkuntzakoek,  eta ginkana herrian barna DBHkoek. 

Maiatzaren 22a: 

  • 09:00etan gosaria. 
  • 10:00etan lehen hezkuntzakoek ginkana, eta DBHkoek bingo musikatua.
  • 12:00etan itzulera. 

Egonaldiarekin batera Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala ere jokatuko dute Arantzan. Aitzinerago zehaztuko dute zein bertsolarik kantatuko duten bertan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun