Lesaka Trial taldeko txirrindulariak bikain ibili dira Cambrilsen

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 4a, 19:00

Uxuri Portu lehenbizikoa izan zen Espainiako trial kopako 9-11 urteko nesken proban eta Xabier Valverde bederatzigarren infantil mailan

Espainiako trial kopako bigarren proba jokatu zen apirilaren 3an, igandean, Cambrilsen (Tarragona). Europa osotik etorritako bikerrak izan ziren eta tartean, Lesaka Trial taldeko bi, Uxuri Portu eta Xabier Valverde.

Zirkuitu tekniko eta politari aurre egin zioten eta emaitza ederra eskuratu zuten. 9 urteko Uxuri Portu bere kategorian, 9-11 urteko nesketan lehenbizikoa izan zen eta Xabier Valverde bederatzigarren izan zen infantil mailan. Beraz, lan bikaina egin zuten Lesakako txirrindulariek. Hurrengo proba maiatzaren 7an izanen dute Guadalajaran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun