Lesakako Ote kaleak ibilgailuentzat norabide bakarra dauka orain

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 1a, 15:00

Ote kaleak norabide bakarra izanen du ibilgailuentzat, Plaza Zaharretik sartuta.

Plaza Zaharretik sartuta Igantzirako errepide aldera bakarrik har daiteke, ez alderantziz

Lesakako udalak, alkateak sinatutako bando batek jakinarazi duenez, martxoaren 30etik aitzinera Ote kaleak ibilgailuentzat norabide bakarra izanen du, Plaza Zaharretik sartuz Igantzirako errepide aldera, hain zuzen. Beraz, ibilgailuek ezin izanen dute Morronea-Bordieneko bidegurutzetik plaza alderako norabidean sartu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun