Hain zuzen kadete mailako kirolarientzat azken jardunaldia izanen da Igantzikoa. Proba konbinatuan ongi ibili dira Igantziko kirolariak. Lehen jardunaldian bigarrenak izan ziren, bigarrenean hirugarrenak eta hirugarrenean lehenbizikoak. Sokatiran, berriz, Amaiur-Txantrea gailendu da hiru jardunaldietan.
Haur mailan ere ongi dabil Igantzi proba konbinatuan. Lehen bi jardunaldiak irabazi ondotik, hirugarrenean hirugarren izan ziren, baina osotara denbora onena egin dute orain arte.
Kimu mailan bi talde atera ditu Igantzik, eta bana Basaburuak eta Menditarrak taldeek.
Aipatzekoa da Igantziko gurasoek txozna ere antolatu dutela, pintxoekin eta edariarekin.