Parte-hartzaileek larunbatean 9:00etatik 12:00ak bitartean jaso ahal izanen dituzte dortsalak. 09:30etik 13:30era Bike Park-a zabalik egonen da txapelketako entrenamenduak egiteko. Lehen jaitsiera 15:00etan eginen da eta azkena 16:00etan. Jaitsierak bukatu ondotik, 17:30ean sari-banaketa eginen da, eta DJ saio bat izanen da Jolastokiko terrazan.
Txapelketa hau 15 urtetik goitiko federatuei zuzenduta dago. Kategoria bakoitzeko biker guztiek batera parte hartuko dute txanda bakoitzean.
DHko probetan, sailkapena txanda bakarreko sistemaren bidez ezarriko da, hau da, lehen sailkapen-txandak (finalaurrekoa) bigarren txandako (finala) irteera-ordena ezartzeko balioko du. Bigarren txandan (finala) lortutako denbora bakarrik kontuan hartuko da azken sailkapenerako.
Parte-hartzaile bakoitzak baldintza hauek bete behar ditu lasterketan parte hartu ahal izateko: ZIUk onartutako edozein federaziotan federatuta egotea; lasterketako egunerako aseguratuta egotea eta edozein kategoriatako adina betetzea. Parte-hartzaileek webgunearen bidez eman beharko dute izena, federatuta egon ala ez. Federatu bakoitzak 36 euro ordaindu beharko du, asegurua barne, 40 euro.