Irati Ibarra akordeoilari beratarra saritua izan da Leioan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 30a, 16:30

Martxoaren 19an gazte interpretatzaileentzako XVI. Cesar Uceda Sariak egin zituzten Leioan. Bertan, espediente akademikoagatik hautatutako estatu osoko 13 eta 20 urte arteko 16 ikaslek parte hartu zuten, haien artean Irati Ibarra Dagerrek, Irungo Musika Eskolako ikasleak. Beratarrak emanaldi ederra egin zuen akordeoiarekin eta bigarren saria lortu zuen. Zorionak!

Irati Ibarra Dagerre akordeoilaria saria biltzerakoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun