Nafarroako II. Disko Golf Irekia Irisarrin erabaki da

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 30a, 19:00

Nathan Lanneluc frantziarra eta Carla Martin katalana nagusitu ziren martxoaren 27ko lehian, 65 kirolariren artean

IrriSarri Land Disko Golf zelaian Nafarroako bigarren Disko Golf Opena jokatu zuten martxo hondarreko asteburuan. Espainiako Disko Golf Elkarteak antolatzen duen Disc Golf Kopa osatzen duten sei txapelketetan lehenbizikoa izan zen, hain zuzen ere. Baxi Basajauna elkarteak antolatutako irekian 65 jokalarik parte hartu zuten, sei kategoriatan banatuak.

Ortziralean, martxoak 25, zelaia hobeki ezagutzeko eta pixkanaka berotzen hasteko, bikoteka txapelketa jokatu zuten. Xavi Aguilar (Esperti) eta Carlos Ortega (Oviedo) izan ziren irabazleak, 43 jaurtiketekin (-13), zelaiaren handicapa 56koa baitzen. Bigarren postuan, León Blanco (Yooando) eta Nathan Lanneluc (Cestas) -12 punturekin eta hirugarren postua Jon Hedreida (Bilbo) eta Manu Almeidarentzat (Compostela) izan zen -11 punturekin.

Asteburuan jokatutako irekian, berriz, maila nagusian iazko irabazle bera izan zen, Nathan Lanneluc 18 urteko frantziarra. Bigarren Marc Lopez katalana (2020an Espainiako txapeldun izan zen Irisarrin). Emakumeen artean Carla Martin katalana nagusitu zen. Aipatzekoa da Master50 kategorian podiumera igo zela Baxi Basajauna taldeko Iñaki Gonzalez Olaizola.

Hau izan da kategoria guztien sailkapena:

MPO gizonezkoak:
1º Nathan Lanneluc (Cestas) 158 (-10)
2º Marc Lopez (Esperit) 2020an Espainiako txapelduna izan zena IrriSarrin,  -6ko puntuazioarekin
3º Leon Blanco (Yooando) eta Miguel Caparrós (Oviedo) 166 (-2)

FPO emakumezkoak:
1º Carla Martin (Esperit) 199 (+31)
2º Laralie Lanneluc (Cestas) 213 (+45)
3º Nathalie Duten Lanneluc (Cestas) 243 (+75)

MA1 aitzineratua:
1º Miguel Espiau (Madrid International) 173 (+5)
2º Victor Parejo (Yooando) 177 (+9)
3º Aidan Young (Bilbo) 178 (+10)

MA4 hasiberriak:
1º Christian Gonzalez Palomeque (Yooando) 194 (+26)
2º Hal Matter (Bilbo) 199 (+31)
3º Carlos Rubio (Compostela) 203 (+35)

EMP50 master:
1º Sean Young (Bilbo)  176 (+8)
2º Javier del Riego (Oviedo) 189 (+21)
3º Iñaki Gonzalez Olaizola (Baxi Basajauna) 192 (+24)

MJ18 junior:
1º Lucas Gomez (Esperit) 224 (+56)
2º Beñat Lopez (Bilbo) 240 (+72)
3º Hugo Rodriguez (Madril) 248 (+80)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun