Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 31a, 08:00

Joseba Irazokik, Jaime Nietok, Ibai Gogortzak eta Felix Buffek osatzen dute taldea

Hirugarren diskoa aurkeztuko du Joseba Irazoki eta Lagunak talde beratarrak larunbatean Lesakako Harriondoan. 19:30ean hasiko da kontzertua, eta sarrerak aitzinetik eskuratu daitezke zazpi euroan esteka honen bidez

 Joseba Irazoki gitarrista eta abeslariak, Ibai Gogortza gitarra jotzaileak, Jaime Nieto baxu jotzaileak eta Felix Buff bateria jotzaileak osatzen dute Joseba Irazoki eta Lagunak taldea. JIEL akronimoarekin aurkeztu dute taldea, eta III izenburu soila jarri diote lanari. Hiru eta bortz minutu arteko bederatzi abestik osatzen dute diskoa, eta aitzineko diskoek  baino soinu esperimentalagoa du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun