Igantziko Baratzondo jubilatu elkartekoek afaria izanen dute Ortzirale Santu egunean

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 29a, 15:00

Agenda bete-betea dute Igantziko Baratzondo elkarteko jubilatuek.

Txartelak apirilaren 1a baino lehen eskuratu behar dira

Igantziko Baratzondo jubilatu elkarteak ongi betea du agenda. Ortzirale Santu egunean, apirilaren 15ean afaria izanen dute.  Izena emateko azken eguna apirilaren 1a izanen dute, 24 euro ordainduta. Afalondoren mus eta partxis txapelketa azkarra izanen dituzte, beti ere parte hartzeko guttienez lau bikote elkartzen badira.

Apirilaren 30ean Lizarra inguruak bisitatzera

Apirilaren 30ean, berriz, Lizarra aldera ateraldia eginen dute. 08:00etan abiatuko dira eta ailegatzean ongietorriko hamaiketakoa eskainiko diete. Iratxe upeltegia ezagutuko dute eta bertan eginen dute otordua. Bazkalondoren dantzaldia eta bingoan jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!