Junior mailako txirrindulariei zuzendutako Felix Errandonea Memorialaren 43. edizioa antolatu du Gure Txokoa elkarteak Berako Udalaren laguntzarekin apirilaren 3rako. Igande goizeko 11etan abiatuko dira txirrindulariak Iamotenetik eta 70 kilometroko ibilbidea osatuko dute.
Ondorengo ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek: Bera, Zalain, Alkaiaga, Bera, Zalain, Alkaigaga, Bereau, Berrizaun, Irurebieta, Sunbillako biribilgunea, Bera, Zalain, Alkaiaga, Bera, Altzate, Uxane, Garaitarreta, Bera, Zalain, Alkaiaga, Bera, Altzate, Uxane, Garaitarreta, Bera, Zalain, Alkaiaga, Bera, Eztegarako helmuga.
Boluntarioak behar ditu Gure Txokoak
Urtero bezala, proba gauzatu ahal izateko boluntarioak behar ditu Gure Txokoak, Animatzen denak guretxokoaelkartea@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar du, eta bertan jasoko ditu beharrezko argibideak.