Espainiako klub arteko pilota txapelketa irabazi dute Canabal eta Aldabe igantziarrek ohorezko mailan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 28a, 17:00

Oberenaren izenean nagusitu dira martxoaren 27an Labriten jokatutako finalean Huarteko Maiz eta Beroizen kontra

Oian Canabal Etxarte eta Joseba Aldabe Etxeberria igantziarrek eskuz binakako modalitatean parte hartu dute Espainiako Kluben arteko Ohorezko mailako Txapelketan, Oberena taldearekin. Emaitzak ezin hobeak izan dituzte gainera, partida guztiak irabazi baitituzte. Azkena, martxoaren 27an, igandean Labriten jokatutako finala. Huarte taldeko Maiz eta Beroizi irabazi zieten (10-2 eta 10-2).

Aitzinetik, Oian Canabalek eta Joseba Aldabek bertze lau partida, bata bertzearen gibeletik irabaziak zituzten;

  • Julen Retegi eta Iosu Bergeraren kontra (Irurtzun) 10-6 eta 10-2.
  • Curto eta Plazaren kontra (Paladín), 1-10 eta 0-10.
  • Gorka Esteban eta Markel Lizeagaren aurka (San Cosme), 10-4 eta 10-5.
  • Adrian Prado eta David Merino gainditu zituzten (Najerino), 7-10 eta 7-10eko emaitzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun