Azken orduko aldaketarik ez bada, maiatzean hasiko dituzte Bidasoko ospitaleko kirofanoak berritzeko lanak, eta hori dela eta hemezortzi hilabetez itxita egonen dira Bidasoko ospitaleko kirofanoak. Lanek irauten duten bitartean, ospitaleko jarduera kirurgikoa Donostiako Onkologikora eramanen dute.
Osasun Bidasoa plataformak hilabeteak daramatza itxiera hori salatzen, eta Bidasoko ospitaleko bloke kirurgikoa handitzeko eskaria egiten. Hainbat elkarretaratze eta manifestazio egin dituzte, eta tartean Lesakan ere bildu ziren Lesakan otsailaren 12an. Bortzirietako bortz alkateek eta eskualdeko hainbat herritarrek eman diote babesa plataformari.