'Aporofobia stop' antzezlana taularatuko dute ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 29a, 13:00

14 urtetik goitiko herritarrei zuzenduta dago obra.

Antzerkia ortziralean izango da, 19:00etan Berako Kultur Etxean gaztelaniaz. Sarrera doan izanen da, eta 14 urtetik goitiko herritarrentzako zuzendua dago.  Nafarroako Gobernuko Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak antolatu du emanaldia, Berako Udalarekin elkarlanean. 

Sinopsia: 

Inoiz bota zaituzte lanetik?, bakarrik egonen zinateke egoera zail bati aurre eginez gero?, zure kontu korrontea agerian geratu da inoiz?, lan-proiektu bat edo bizitza-proiektu bat zapuztu dizun osasun-arazoren bat izan duzu?, baiezko erantzunak zenbat eta gehiago izan, orduan eta aukera gehiago duzu konprenitzeko nola sentitzen diren dena galdu duten pertsonak, baita haien etxea ere. Muntaia hau sormen-prozesu baten emaitza da, pobrezia-egoeran, etxegabetasun-egoeran edo ahultasun ekonomikoa duten pertsonekin, eta, bereziki, PARIS 365 jantoki solidarioaren erabiltzaileekin.

Aporofobia (grezieratik, áporos “pobre”a» eta “foboak” beldurra) Adela Cortina filosofoak pobreeiko beldurra edo arbuioa definitzeko sortutako hitza da, aunitzetan xenofobia, homofobia edo arrazakeria bezalako beste gaitz batzuen jatorrian dagoena. Atzeraldi ekonomikoak (pandemiaren ondotik bizi genuena eta biziko duguna) argi uzten du, inoiz baino gehiago, denok garela kalteberak, eta edonor ikusten ahal da egun batean kalean. Eta beldur horrek, paradoxikoki, gizartean areagotu egiten du baliabiderik ez duenarekiko arbuioa, aporofobia eguneroko gorroto-delitu bihurtuz, eta merezi du kultura-sorkuntzatik borrokatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun