«Galiziako behi txuletarekin egindako hanburgesak dira etxeko berezitasuna, gehien eskatzen digutena», baina «errazioak eta plater bereziak ere baditugu». Horrez gain, Auzoa Go webgunetik etxerako zerbitzua eskaintzen dute beratarrentzako, «eskatu eta 30 minututan etxean izanen duzu janaria».
Frantziar eta gipuzkoarrak ohikoak dira bezeroen artean, baina pandemia garaian «Berako jendeari esker biziraun genuen. Hunkigarria izan zen, etxerako eskari aunitz izan genituen, herriak salbatu gintuen».
Martxoan azken berrikuntza sartu dute jatetxean; «BellaBot robot zerbitzaria. Mundu mailako berrikuntza da, zerbitzariei aunitz laguntzen die eta bezeroen atentzioa deitzen du».