Lehen sorospen eta desfibriladorearen erabileraren inguruko ikastaroa egiten ari dira Beti Gazteko kirolariak

Ttipi-Ttapa 2022ko martxoaren 25a

Beti Gazteko kirolariak, ortzeguneko lehen sorospen eta desfibriladorearen erabileraren inguruko tailerrean.

Lehen sorospen eta desfibriladorearen erabileraren inguruko tailerra egiten ari dira Lesakako Beti Gazte elkarteko kirolariak (sokatira, futbol, lasterka…) eta entrenatzaileak. Lesakako osasun zentroko erizainek ematen dituzte azalpenak eta ortzeguneko lehen saioaren ondotik, ortzirale arratsaldean eginen dute bigarrena Beti Gazte elkartearen egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun