Berako mendi pistetako seinaleak berritu dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 25a, 10:00

Mendi pistetan gehienez 15km/h abiaduran ibil daiteke.

Berako Udalak ordenantza bidez arautua du mendi pista eta bideen erabilera, baina, kasu anitzetan horiek betetzen ez direla eta, mendi bideetan debeku eta abiadura seinaleak berritu ditu.

Ordenantzan zehaztua dago, motozikletek eta 3,5 tona baino pisu gutxiago duten ibilgailu motordunek ibiltzea libre izanen duten pisten zerrenda: Sarrailako pistatik Ibardineko 4. kilometroraino, Lizuniagatik Lizaietaraino, Ibardineko pistatik Intzola eta Eltzaurdiaraino, eta Kaule auzoko pista, Landagaitaraino doana.

Pista hauetan gehienezko abiadura 15 km/h-ko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun