Etxalarko Altxata eta Larraburua elkarteek urteko batzarrak eginen dituzte aste hondarrean

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 24a, 13:00

Larraburua elkarteko kideak irteera batean.

Etxalarko Larraburua jubilatuen elkarteak eta Altxata kultur eta kirol elkarteak martxoko azken aste hondarra aukeratu dute beraien urteko batzarrak egiteko.

Larraburua jubilatuen elkarteak martxoaren 26an, larunbatean 17:00etan eginen du urteko batzar orokorra Larraburuan. Altxata kultur eta kirol Elkartearen batzar orokorra, berriz, martxoaren 27an izanen da, igandean 12:45ean Kultur Etxeko goiko aretoan. Elkarte batean nahiz bertzean bazkide guztiak gonbidatuak daude, noski, denen proposamen eta ekarpenak baliagarriak eta beharrezkoak direlako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun