Baxi Basajauna Disko Golf Elkarteak II. Nafarroa Open proba antolatu du asteburu honetarako. Aurten sei torneo izanen dira Espainiako Koparen barrenean eta Igantziko hau izanen da lehenengoa. 72 plaza atera dituzte (18 saski x 4 jokalari) eta denak bete egin dira. Espainiar estatuko klub guztietatik etorriko dira kirolariak (Santiago, Oviedo, Madrid, Sanlucar de Barrameda, Palau, Bilbo eta Baxi), baita frantziar estatutik eta AEBtik ere.
Egitaraua
Martxoaren 25ean, 13.00etatik 18:00etara binakako disc golf txapelketa jokatuko da.
Martxoaren 26an, larunbat goizean, 09:00etan irekiko lehenbiziko txanda jokatuko dute eta bazkariaren ondotik bigarren txanda, 14:30ean hasita. Igandea goizean 09:00etan hirugarren txanda eginen dute eta 13:30ean sar banaketa, kategoria bakoitzeko hiru lehen sailkatuentzat.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.