Beti Gazte futbol taldea animatzera Beasainera autobusez joateko aukera izanen dute bazkideek

Ttipi-Ttapa 2022ko martxoaren 24a

Joan den urtean Beasainen jokatu zuen ohorezko mailako finala Beti Gaztek eta bertako harmailetara bueltatzeko aukera izanen dute zaleek.

Larunbatean 16:30ean jokatuko du hirugarren mailako taldeak Beasainen kontra

Gaur 20:00ak arte eman daiteke izena zozketan parte hartzeko eta 8 euro ordaindu beharko dute saridunek, autobusaren eta sarreraren truke.

Lesakako Beti Gazte futbol talde nagusiak martxoaren 26an, larunbatean 16:30ean jokatuko du hirugarren mailako partida Beasainen kontra, Beasaingo Loinaz futbol zelaian. Beti Gazte elkarteak bazkideetako batzuk jokalariekin batera autobusean partida ikustera joateko aukera eman du. Zozketa bidez aukeratuko dituzte adinez nagusi diren bazkideak eta hauek 8 euro ordaindu beharko dituzte, autobusaren eta sarreraren truke.

Parte-hartzeko ‘BEASAIN – IZEN ABIZENAK’ mezua bidali behar dute Beti Gazte elkartearen WhatsApp zenbakira (696 80 98 86). Izen-emateak ortzeguneko 20:00 arte onartuko dituzte. Zozketa egin ondotik emanen dituzte xehetasun gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun