Batzarrak honako gai ordena izanen du: 2019eko maiatzaren 4ko Batzar Orokorreko akta irakurriko dute hasteko, eta bertaratutako bazkideek erabaki beharko dute ontzat jo edo ez. Ondotik, sail ezberdinetako arduradunekin batera, 2019, 2020 eta 2021eko ekintzen inguruan solastatuko dira, eta 2019, 2020 eta 2021eko kontuen balantzea aztertuko dute.
Aurtengo urterako aurreikusitako ekintzak aztertuko dituzte ondotik, eta bukatzeko, galde-eskeen txanda izanen da.
Gure Txokoa Elkarteak elkarteko kideei batzarrean parte hartzeko deia luzatu die.