Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak EcoSAT plataforma ezarri du hondakinen kudeaketa hobetzeko

Ttipi-Ttapa 2022ko martxoaren 23a

Proiektu berriak zerbitzuak digitalizatu eta garapen jasangarrirako helburuak betetzea bermatuko du

MOVISAT aholkulari teknologikoak eta Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak EcoSAT izeneko teknologia berria ezarri dute, hondakinen kudeaketa berritu eta hobetzeko. Mankomunitate osoko herritarrentzat izanen da onuragarria plataforma berria eta zerbitzuak digitalizatzeaz gain, garapen jasangarrirako helburuak betetzen lagunduko du.

Hondakinen kudeaketa planifikatu eta kontrolatuko du plataformak, baita ibilgailuen jarduerak ere, zerbitzu eraginkorrago emateko eta prozesuak automatizatzeko. Horretarako, hainbat modulo izanen ditu; EcoRutas-ekin ibilgailuen ibilbidea optimizatuko dute eta denbora errealean informatuko dute garraiolarien lokalizazioaz. EcoMovil aplikazioarekin, berriz, edozein arazo edo gertakariren berri ematen ahalko dute, eta jarraipena eginen dute konpondu ahal izateko.

Nafarroako Hondakinen Funtsak dirulaguntza eman du proiektua finantzatzeko, herrietako ingurune-politikak sendotzeko, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta hondakinen kudeaketa eraginkor eta jasangarria garatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun