«Behin, Hendaian paseatzen ari nintzela, eguzkia sartzen ikusi nuen, eta urrezko bonboi bat zirudiela pentsatu nuen. Momentu hori irudikatzen zuen bonboi bat egitea okurritu zitzaidan». Orduan sortu zituen urre jangarriaz estalitako bonboiak.
Kalitatea eta jasangarritasuna
Txokolatearen jatorriari garrantzia handia ematen diote; «proiektuarekin hasi nintzenean, hain esklusiboa izanda, nire txokolatea egitea bururatu zitzaidan. Parisko laborategi batera joan nintzen nire proiektua aurkeztera eta txokolate propioa sortzea erabaki genuen. Bi plantazioetatik ekartzen dugu kakaoa; Afrikatik eta Perutik. Mundu mailan hiru kakao barietate daude; arrotza, munduko ekoizpeneko % 80a dena, trinitarioa, % 18a dena eta kreola, munduko kakao ekoizpeneko % 2a. Kakao hagitz berezia da kreola, eta hori da guk erabiltzen duguna».
Txokolatea, bitxien pare
Ezkontzetarako txokolate bereziak egiten dituzte Ekhi Golden, bitxiak balira kaxa dotoreetan aurkeztuak. «Urrea eta txokolatea beti identifikatu dira maitasunarekin, eta bi altxor hauek mokadu batean fusionatu nahi nituen». Gonbidatuentzat Infinity bonboiak egiten dituzte, bihotz formarekin. Horizon txokolatek lagun artean jateko bonboi ttikiak dira. Ezkonberrientzat, berriz, Sunset bonboiak daude; «Eguzkia irudikatzen dute, hagitz intimo eta bereziak dira. Ezkondu aitzineko egunerako edo eztei-gauerako, momentu berezi batean jateko dira». Ohiz kanpoko bonboiak dira hauek, gonbidatu edo ezkonberriei sorpresa goxo bat emateko.