Hogei lagunek parte hartu dute Lesakan arbolen txertaketa eta klonazio tailerrean

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 21a, 19:00

Aste honetan Beti Gaztek antolatutako joskintza eta meditazio tailerrak ere abiatuko dira

Beti Gazte elkarteak, Lesakako udalaren laguntzaz antolatuta, arbolen txertaketa eta klonazioa tailer praktikoa egin dute martxoaren 19an, Pakito Porturen eskutik. Otsango auzoko Toki Eder baserriaren inguruan hogei lagun elkartu ziren eta interesez aditu zituzten azalpenak.

Joskintza eta meditazio tailerra

Bertze aldetik, joskintza tailerra ere antolatu du Beti Gaztek. Martxoaren 23tik apirilaren 13ra emanen dute, asteazkenetan 18:30etik 20:30era Beti Gazteren egoitzan.

Azkenik, meditazio tailerra ere antolatu du Beti Gaztek. Martxoaren 22tik apirilaren 12ra emanen dute, lau asteartez jarraian, 19:00etatik 20:30era, elkartearen egoitzan. Irakasle tituluduna izanen da, adin eta maila guztietara egokitua. Estera edota kuxina eraman beharko da eta, hotza egiten duenez, arropa nahikoa eramatea gomendatzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun