Igandean, otsailaren 27an, elkartasun bazkaria eta Mice taldearen emanaldia izanen dira Berako Kataku Herri Ostatuan. 14:00etan hasita, Aroztegiaren aldeko elkartasun bazkaria izanen dute. Plater bakoitzak zazpi euroko balio izanen du, eta aitzinetik abisatu beharko da katakumail@gmail.com helbidera mezu bat idatzita. Ondotik, 18:0etan Miceren kontzertua izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.