Ekaitza Elkarteak lehenbiziko aldiz Gorapeko Pilota Txapelketa antolatu zuen larunbatean Arantzan. 20 lagunek parte hartu zuten, bi kategoriatan banatuak; 12 urtera artekoak eta helduak. Gazteenen kategorian Ander Etxegaraik irabazi zuen, Aner Mariezkurrenaren kontra. Helduen artean, berriz, Ekai Madariaga izan zen garaile, Julen Baleztenaren kontra.
Txapelketaren ondotik merienda-afaria egin zuten partaide guztientzako Ekaitza Elkartean eta sariak eman zizkieten irabazleei. Balorazio hagitz positiboa egin dute antolatzaileek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!