Langile bat kontratatuko dute Berako turismo bulegoan Aste Santurako

Apirilaren 11tik 24ra bitarte iraunen du kontratuak

Berako Udalak turismo bulegoan arreta emateko langile bat kontratatuko du Aste Santuan, apirilaren 11tik 24ra. Lanaldi osoko C mailako kontratua izanen da. Interesatuek Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Hezkietakoa edo baliokidea beharko dute, eta euskara derrigorrezkoa izanen da. Eskabideak martxoaren 31ko 13:30ak arte aurkezten ahalko dira Herriko etxean oinarrietan aipatutako kopia konpultsatuarekin batera.

Aurkeztutakoek Bera eta eskualdeko turismo-baliabideen ezagutzari buruzko ahozko proba egin beharko dute, eta gizarte eta komunikazio trebetasunak kontuan hartuko dituzte. Apirilaren 5ean eginen dituzte probak, 10:00etatik aitzinera, Herriko etxean.

Deialdiaren oinarriak ikusteko, egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun