Berako Mendi Maratoi Erdiko ibilbidea ezagutzeko aukera izanen da igandean

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 18a, 13:30

Apirilaren 10ean izanen da aurtengo Berako Maratoi Erdiaren edizioa. Horren aitzinetik, igande honetarako ibilbidea ezagutu nahi dutenentzako irteera antolatu du Manttale Mendi Lasterketa Taldeak.

09:00etan abiatuko dira Ricardo Baroja eskola paretik. Korrikalari bakoitzak bere jatekoa eta edatekoa eraman beharko ditu ibilbidea osatzeko, eta eguraldi ona iragarria bada ere Larhunen egon daitekeen haizeaz babesteko arropa aproposa eramateko eskatu dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun