‘Beethoven’ filma proiektatuko dute martxoaren 20an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 18a, 12:00

'Beethoven' filma emanen dute igande arratsaldean Harriondoan.

Igandean 17:00etan Harriondoan, eskolako eta ikastolako guraso elkarteen eskutik

Tantirumairu ikastolako eta Irain eskola publikoko guraso elkarteek, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta, zinema euskaraz izanen dute martxoaren 20an, igandean 17:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Zehazki, Beethoven filma emanen dute, adin guztietarako egokia den filma. Sarrera 2 euro kobratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun