Xabier Valverde lesakarra ongi hasi da trialeko Espainiako Kopan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 16a, 18:00

Bederatzigarren izan zen igandean Mazarronen (Murtzia)

Igande honetan jokatu zen Mazarronen (Murtzia) trialeko Espainiako Kopako lehenengo proba eta Lesaka trialeko Xabier Valverde bertan aritu zen. Espainiar estatu mailan dauden biker onenekin lehian aritu ondotik, meritu handiko bederatzigarren postua lortu zuen.

Espainiako Kopako hurrengo proba Cambrilsen (Tarragona) jokatuko da eta bertara hurbilduko da Xabier Valverde, Uxuri Portu taldekidearekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun