Julen Goia bortz urteko xakelari lesakarra bikain

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 16a, 14:00

Julen Goia xakelari lesakarra, saridunen artean eskuinetik bigarrena.

Bere kategorian bigarren izan zen martxoaren 5ean Irunen jokatutako Bidasoko xake txapelketan

Martxoaren 5ean Irungo Palmera Montero gunean jokatutako Bidasoaldeko xake txapelketan parte hartu zuen bortz urteko Julen Goia Mitxelena lesakarrak. Ez nolanahi gainera, bigarren izan baitzen haurren bere kategorian, bera baino urtebete edo bi urte zaharragoak ziren jokalariekin. Baina lesakarrak bertara ailegatzeko egindako lana eta lortutako emaitza ezin hobeak izan dira. Haur, benjamin eta alebin mailako 37 jokalari izan ziren Irunen. Txapelketaren ondotik dominak banatu zituzten kategoria bakoitzeko partaideei eta bortz lehenbizikoek diploma bana izan zuten.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun